Irailaren 18an izango da Akoako biraren hamaikagarren edizioa, eta dagoeneko izena eman daiteke lasterketan, irailaren 16a bitartean.
Herrikrosa.eus webgunean edo Zestoako kiroldegian egin daiteke inskripzioa, eta bost euro balio ditu. Dena den, egunean bertan, korrikalariek dortsala jasotzen dutenean, bueltatu egingo zaie dirua. Gehienez, 150 lagunek parte har dezakete proban.
7,8 kilometrokoa da lasterketa, eta sariak egongo dira lehen bost sailkatuentzat. Haiez gain, lehen kuadrillak ere jasoko du oparia, eta zozketak egingo dituzte parte-hartzaile guztien artean. Lasterketa bukatu ondoren, asto karrera egingo dute Zestoako auzoan.