'Tu al norte y yo al sur' saioa grabatzen ari dira Zestoan

Zestoako Hitza 2016ko abuztuaren 24a

ETB2 kateko 'reality' bat da aste hauetan Zestoan grabatzen ari direna. Larunbatean izango da finala, eta herritar zein bisitariei dei egin diete herriko plazara hurbiltzeko.

(E. Albizu Lizaso) ETB2 kateko Tu al norte y yo al sur gaztelaniazko reality-a grabatzen ari dira Zestoan. Herrigunean eta Akoan grabatu dituzte lehiaketako probak, eta Zumaian ere izan dira. Sei andaluziar dira Tu al norte y yo al sur saioko parte-hartzaileak, eta hainbat proba egin ostean, haietako batek irabaziko du reality-a. ETBko lantaldeak azaldu duenez, aurtengoan, gainera, "berritasunak" izango ditu saioak. Finala larunbatean grabatuko dute 17:00etatik aurrera, eta herritar zein bisitariei dei egin diete ikus-entzule moduan joateko. Joan den astean hasi ziren grabaketa lanekin, eta aste honetan bukatzea aurreikusten dute. Irailean zehar emango dute saioa telebistan, eta 11 kapitulu izango ditu: aurkezpenekin egingo dute 0 saioa; eta, ondoren, hamar izango dira kanporaketa eta lehiaketa kapituluak. Zestoa, leku "paregabea" Tu al norte y yo al sur saioko lantaldeak hasieratik argi izan du Zestoan grabatu nahi zutela denboraldia, leku "paregabea" delako reality-a kokatzeko. Zestoa hautatu zuten "herri euskalduna eta parte-hartzailea" delako. Horrez gain, plaza ere "oso egokia" dela esan dute, baita herriak kokapen ona duela ere: "Guztia gertu dago, itsasoa, mendia...". Eskerrak eman dizkiete udalari eta herritarrei, emandako laguntza eta erraztasunengatik. [flickr_set id="72157669754151443"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide