Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Errei guztiak zabalik daude jada, baina auto ilara handiak daude Baionako norantzan.
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, istripua izan da goizean AP-8 errepidean, Zestoa parean, eta bi errei itxita egon dira. Istripua Irungo norantzan izan da, 49. kilometroan. Ezbeharraren ondorioz, auto pilaketa handiak sortu dira, eta, oraindik orain pilaketak daude. 12:30ak inguruan zabaldu dituzte errei guztiak berriro.
Bestalde, AP-8ko bidesarian ere auto ilara handiak sortu dira Baionako norantzan. Trafiko Zuzendaritzak 13:20 inguruan jakinarazi duenez, zortzi kilometro inguruko ilarak daude errepide zati horretan.