Musikak eta jai giroak ez dute hutsik egingo Zestoako Garagardo Azokan

Zestoako Hitza 2016ko abuztuaren 19a

Datorren ostegunean hasi, eta larunbatera arte luzatuko da aurtengo Garagardo Azoka Zestoan. Bosgarren edizio hau, gainera, Astindu taldeak eta Txoko Feministak antolatu dute. Garagardoaz gain, musikarik ez da faltako azokak iraun bitartean.; hala, DJak, kontzertuak, txarangak, karaokea eta batukada izango dira, besteak beste. Horrez gain, argazki lehiaketa ere egingo dute antolatzaileek. Ekimen horretan azokan bertan mugikorrarekin ateratako argazkirik onena sarituko dute. Argazkiak bidaltzeko azken eguna igande eguerdia, abuztuak 28, izango da. Zestoako Garagardo Azokako egitaraua honakoa da:
Osteguna, abuztuak 25 18:30. Garagardo Azokaren irekiera. 19:00. DJak izango dira giroa jartzen. Ostirala, abuztuak 26 19:00. Occhi di Farfalla taldearen kontzertua. 00:00. Karaokea. Larunbata, abuztuak 27 13:00. Batukada. 19:00. Aizpea, Monik eta Manexek kontzertua emango dute. Afal aurretik eta ondoren Zestoako Txarangak joko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide