Pilotak ez du etenik Zestoan. Asteartean, abuztuak 16, hasi zen Gazteen Udako Pilota Txapelketa, eta maila ezberdineko hiru txapelketa jokatuko dira uda honetako edizioan: Benjaminak, infantilak eta alebinak. Gaztetxoenen txapelketa buruz-burukoa izango da, eta beste bi mailetan binaka lehiatuko dira pilotariak.
Txapelketako partidak astearteetan eta ostegunetan izango dira, 18:00etan hasita. Finala, berriz, irailaren 3an jokatuko da Zestoako Frontoi Zaharrean.
H
emen ikus daitezke orain arte jokatutako partiden emaitzak.