Joan den ostiralean, abuztuak 12, hasi ziren Amabirjin jaiak Aizarnan, eta bihar arte iraungo dute. Atzo, larunbata, Umeen Eguna izan zen eta gaztetxoek ez zuten aspertzeko betarik izan. Gaurkoan, berriz, oilasko-biltzera irteera, apar festa, kuadrilla arteko paella lehiaketa edo Izer eta Alabierrekin erromeria izan dituzte.
Bihar, astelehena, honako egitaraua prestatu dute:
Abuztuak 15, astelehena.
11:00. Meza nagusia parrokian.
Jarraian, Zestoako dantzarien emanaldia eta jubilatuentzako hamaiketakoa.
18:00. Herri kirolak. Luis Txapartegi eta Xabier Orbegozo aizkoran eta Izeta II.a eta Jagoba Otaegi harri-jasotzen.
Afalostean, Antonio Lizanaren kontzertua.
[flickr_set id="72157669366738004"]