Abuztuarekin batera, bailarako futbol elkarteetako lehen taldeak hasi dira prestaketa lanetan, eta denboraldi-aurreko entrenamendu eta partidei heldu diete Azkoitiko Anaitasunak, Azpeitiko Ikasberrik eta Lagun Onakek eta Zestoako futbol taldeak. Denboraldiari dagokionez, abuztuaren 28an hasiko da Lagun Onakentzat eta Espainiako Hirugarren mailako gainontzeko taldeentzat. Tolosa izango dute lehen aurkaria azpeitiarrek. Honakoa da beraien
2016-2017ko egutegia. Anaitasunak eta Gipuzkoako Ohorezko Erregionalek irailaren 11n hasiko dituzte norgehiagokak, eta Ordiziaren zelaian jokatuko dute lehena. Hemen, azkoitiarren
2016-2017ko egutegia. Ikasberri futbol taldeak eta Zestoak irailaren 18an hasiko dute denboraldia. Ikasberrik Mondragon F.C.ren aurka izango du lehen lehia, etxean; Zestoak, berriz, Idiazabalen kontra, kanpoan. Honakoa da
Gipuzkoako Gorengo mailako 2016-2017 egutegia.
Denboraldi-aurreko partidak
Lagun Onak (Espainiako Hirugarren maila): abuztuaren 3tik 23ra.
Jokatutakoak
- Abuztuaren 3an, Garmendipen: Lagun Onak 0-0 Antiguoko.
- Abuztuaren 5ean, Astin (Zarautz): Zarautz K.E. 0-0 Lagun Onak.
Jokatzeko daudenak
- Abuztuaren 13an, 19:30ean, Errotazarren (Deba): Amaikak Bat - Lagun Onak.
- Abuztuaren 20an, 11:00etan, Garmendipen: Lagun Onak-Hernani.
- Abuztuaren 23an, 19:00etan, Txerloian: Anaitasuna-Lagun Onak.
Anaitasuna (Gipuzkoako Ohorezko Erregionalak): abuztuaren 13tik irailaren 3ra.
- Abuztuaren 13an, 18:00etan, Txerloian: Anaitasuna-C.D. Vitoria.
- Abuztuaren 23an, 19:00etan, Txerloian: Anaitasuna-Lagun Onak.
- Abuztuaren 27an, 11:30ean, Txertloian: Anaitsuna-Bergara.
- Abuztuaren 31n, 19:00etan, Errotazarren (Deba, Gipuzkoa): Amaikak bat-Anaitasuna.
- Irailaren 3an, 11:30ean, Larrakon (Iurreta, Bizkaia): Iurretako K.T.-Anaitasuna.
Ikasberri futbol taldea (Gipuzkoako Gorengo maila): abuztuaren 27tik irailaren 10era.
- Abuztuaren 27an, 11:00etan, San Miguelen (Mutriku, Gipuzkoa): Mutriku B-Ikasberri.
- Irailaren 3an, 16:30ean, Garmendipen: Ikasberri-Lagun Onak B.
- Irailaren 6an, 19:00etan, Iraetan: Zestoa-Ikasberri.
- Irailaren 10ean, 16:30ean, Garmendipen: Ikasberri-Eibar Urko.
Zestoa futbol taldea (Gipuzkoako Gorengo maila): abuztuaren 27tik irailaren 10era.
- Abuztuaren 27an, 11:00etan, Iraetan: Zestoa-Orioko.
- Irailaren 3an, 11:00etan, Iraetan: Zestoa-Allerru.
- Irailaren 6an, 19:00etan, Iraetan: Zestoa-Ikasberri.
- Irailaren 10ean, 11:00etan, Iraetan: Zestoa-Lagun Onak B.