(E. Albizu Lizaso)
Amabirjin jaietako paella-jana antolatzeko bilera egingo dute Zestoan asteazkenean. Herriko kultur etxean da hitzordua, 19:00etatik aurrera. Bazkaltzeko txartelak erosteko eta antolaketa lanak zehazteko izango da; eta antolatzaileen arabera, garrantzitsua da kuadrilla bakoitzetik zenbat pertsona izango diren zehaztea eta dirua eramatea. Bost euro balio du paella-janeko txartel bakoitzak.