Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Abuztuaren amaieran grabatuko dute telesaila, eta zenbait probatan parte hartzeko herritarrak behar dituzte.
Etb2 kateko Tu al norte, y yo al sur telesailaren bigarren denboraldia Zestoan grabatuko dute, abuztuaren amaieran. Andaluziako kuadrilla bat izango da Zestoan, eta zenbait proba jokatu beharko dituzte bertan. Proba horietan parte hartzeko pertsonak behar dituzte telesailgo langileek, eta dei egin diete herritarrei izena emateko. Horretarako, 679-40 01 00 telefonora deitu behar da.
Bestalde, Etb2ko telesailgo ordezkariek azalpenak emango dituzte asteartean, abuztuak 9, Zestoako Kultur Etxean, 12:00etan hasita. Bilera irekia izango da.