Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Abuztuaren 12rako aukerztu beharko dira lanak udaletxean edo Kultur Etxean. Parte-hartzaileek Zestoan erroldatuta egon beharko dute. Irabazleak 250 euro eskuratuko ditu.
Zestoako Amabirijin festetako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa jarri du martxan udalak. Parte-hartzaileek Zestoan erroldatuta egon beharko dute, eta gehienez hiru lan bidal ditzakete udaletxera edo Kultur Etxera abuztuaren 12a baino lehen. Lan bakoitzarekin egileak bere datuak eta Nortasun Agiriaren zenbakia idatzi beharko ditu orri batean, eta horiek gutun-azal batean eraman beharko ditu udaletxera edo Kultur Etxera.
Lanek jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta saritu gabeak izan beharko dute. Azalak 21x21 cm izan beharko ditu, eta Zestoako Amabirjinak 2016, Zestoa Herri Jaiak2016 edo Zestoa Festak 2016 testua izan beharko du. Epaimahaia Kultura Batzordeko kideek-eta osatuko dute. Kartel irabazlearen egileak 250 euro eskuratuko ditu.