Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astindu lantaldea eta Txoko Feminista ari dira aurtengo edizioa antolatzen. Oraindik ez dute zehaztu egitaraua, baina bertako garagardoa ere dastatu ahalko dela aurreratu dute.
Abuztuaren hondarrean egingo dute, beste urtebetez, edizioz edizio indarra hartuz joan den Zestoako Garagardo Azoka. Abuztuaren 25etik 28ra, ostegunetik igandera, egingo dute festa kiroldegi aurrean horretarako egokituko duten gunean.
Ostegunean eta ostiralean 19:00ak aldean zabalduko dute azoka eta afariak emango dituzte bertan. Larunbatean eta igandean, berriz, eguerditik izango da irekita.
Aurtengoa bosgarren edizioa da, eta Astindu lantaldeak eta Txoko Feministak antolatu dute. Urtero herriko taldeek antolatzen dute azoka; iaz, esaterako, Gaztetxeko kideak arduratu ziren antolatzeaz. Astinduko kideak-eta hasita dira jada egun horietan lan egiteko boluntarioak lotzen, eta egitaraua osatzen.
Bertako garagardoa
Aurten berrikuntza bat izango da Zestoako Garagardo Azokan; izan ere, antolatzaileek bertako garagardoa sartu dute eskaintzan. Ohiko garagardoaz gain, Euskal Herrian ekoitzitakoak ere dastatu ahal izango dira bertan.