Imanol Manterolak irabazi du Zestoako Argazki Rallya

Zestoako Hitza 2016ko abuztuaren 2a

Zumaiarra nagusitu da Zestoako Argazki Elkarteak antolatutako rallyan. Bigarren Jose Angel Amutxastegi donostiarrak egin du, eta Iñaki Etxenagusia azpeitiarra izan da hirugarren sailkatua.

Iñaki Etxenagusiaren irudia. Zestoako Argazki Elkarteak jakinarazi ditu joan den ekainaren 26an egindako argazki rallyko saridunen izenak. Imanol Manterola zumaiarrak irabazi du Zestoako Argazki Rallya. Bigarren Jose Angel Amutxastegi donostiarrak egin du, eta Iñaki Etxenagusia azpeitiarra izan da hirugarren sailkatua. Gazteen mailan, berriz, Paulo Cagigal nagusitu da. Etxenagusiaren bilduma argitaratu du Azpeitiko Argazki Elkarteak, eta hemen duzue ikusgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide