Santio eta Santa Ana jaiak ospatzen ari dira Arroagoian

Nerea Uranga 2016ko uztailaren 25a

Gaur, Santio egunez, haurrentzako zirku eskola txikia egin dute frontoian

Larunbatetik festetan daude Zestoako Arroagoian, santioak eta santanak ospatzen ari dira. Gaur, Santio Egunez, haurrentzako zirku tailer eskola txikia egin dute eguerdian, auzoko frontoian. Zurrumurru taldekoek gidatuta jardun dute hainbat haur eta gaztetxok. Arratsaldean festak jarraipena izango du. Bazkariaren eta karaokearen ondoren, 19:00etan, herritarren arteko kirolak izango dira frontoian. 22:30ean, berriz, Erokomeri taldearekin erromeria eta segidan Imanol Pajarito DJa. Bihar, asteartea, Santa Ana eguna ospatuko dute. Honakoa da biharko EGITARAUA: – 10:00. Meza. – Ondoren, Itxaropena Dantza Taldearen saioa. – Jarraian, adinekoentzat hamaiketakoa Herri-etxe elkartean. Nahi dutenek bingoan jokatzeko aukera izango dute. – 16:30. Haurrentzat jolasak eta txokolatada plazan. – 18:30. Gorriti eta bere abereen erakustaldia. – 22:30. Irati eta Amets trikitilariekin erromeria. [flickr_set id="72157671438651776"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide