Iaz jendetza bildu zen Aiako Santio Erreka auzoan Santio Jaietan. (Onintza Lete)
Festa giroan murgilduta daude Euskal Herriko herriak eta auzoan. Datorren astelehenean, uztailaren 25a izango da, Santio Eguna, egun horren bueltan hainbat ekitaldi antolatu dituzte eskualdean.
Alde batetik, Aiako Santio Erreka Auzoan santiyoak ospatuko dituzte, eta auzotarrak jaian murgiltzeko prest dira.
Bestalde, Arroagoian Santio eta San Ana jaietan murgilduko dira. Lau egunetako egitarau zabala antolatu dute, adin guztietako herritarrentzako. Ez dira faltako herri kirolak, erromeria, trikitilariak, disko-jartzaileen saioak eta haurrentzako jolasak eta ekintzak.
EGITARAUA
Aiako Santio erreka auzoa
Uztailak 23, larunbata.
- 16:30. Mus Txapelketa. Izena ematea 16:00etan irekiko dute.
- 22:30. Bertso saioa: Angel Mari Peñagarikano, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Sustrai Colina eta Jose Uria bertsolariek parte hartuko dute. Aritz Hernandez Larrume izango da gai-jartzailea.
- Jarraian. Erromeria Fan&Go taldearekin.
- Gero. Oilasko biltzera irtengo dira bailarako gazteak.
Uztailak 24, igandea.
- 09:00. Meza.
- 12:00. Umeentzat jolasak.
- 00:00ak inguruan Abiba DJaren Diskojaia saioa.
Uztailak 25, astelehena.
- 10:30. Meza.
- Jarraian, auzoko adinekoen hamaiketakoa.
- Ondoren, herri kirol saioa Joseba Ostolazaren eskolako kideen eta auzoko gazteen eskutik.
Uztailak 29, ostirala.
- 21:00. Oilasko biltzekoen afaria Portu erretegian.
- 23:30. Erromeria Izer eta Alabierrekin.
Zestoako arroagoia auzoa
Uztailak 23, larunbata.
- 19:00. Txupinazoa.
- 19:30. Trikipoteoa.
- 21:00. Herri afaria Joxe Ramon Akulu eta Aitor Salegi bertsolariekin eta trikitilariekin.
- 23:30. Erromeria Izer eta Alabierrekin.
- 03:00. Olaberri DJaren emanaldia.
- 06:00. Txokolate jana eta gaupaseroen argazkia.
Uztailak 24, igandea.
- 10:00. Meza.
- 11:00. Patata Tortilla Lehiaketa. Tortillak 10:30erako elkartera eraman beharko dira.
- 11:30. Idiakaitz Txistulari Taldearen saioa.
- Jarraian, sagardo lehiaketa. Parte-hartzaileak: Olaberri, Azkaeta, Igartzaundi, Etxeberri, Zelaikoa, Azkaetaerrota eta Areitzaga.
- 12:00. Esku pilotako finalak. Gaztetxoen mailan: Naroa Agirre eta Maddi Unanue,Naroa Urdanpilleta eta Naroa Mendibilen aurka. Gazteen mailan: Gurrutxaga eta Zunzunegi, Odriozola eta Salegiren aurka.
- 16:00. Josu Arrietaren omenez Parapente Txapelketa.
- 18:30. Karmelo Matrakaren omenez herri kirol saioa. Harria jasotzen Joseba Ostolaza eta Aimar Galarraga, Imanol Kortaberri eta Jokin Eizmendiren aurka. Bakarka Udane Ostolaza eta Mikelaren erakustaldia.
- Jarraian, asto probak.
- 22 :30. Argazki proiekzioa.
- 23:15. Ezten Giro taldearekin erromeria.
- Jarraian. Imanol Pajarito DJaren emanaldia.
Uztailak 25, astelehena, Wester Eguna.
- 10:00. Meza.
- 12:00. Haurrentzat zirku eskola txikia eta gazteentzako akrobazia eta arku tailerra, Zurrumurru taldearen eskutik.
- 14:00. Bazkaria eta karaokea.
- 19:00. Herritarren arteko kirolak frontoian: txinga, trontza, soka tira eta beste hainbeste.
- 22:30. Erromeria Erokomeri taldearekin.
- Jarraian, Imanol Pajarito DJa.
Uztailak 26, asteartea.
- 10:00. Meza.
- Ondoren, Itxaropena Dantza Taldearen saioa.
- Jarraian, adinekoentzat hamaiketakoa Herri-etxe elkartean. Nahi dutenek bingoan jokatzeko aukera izango dute.
- 16:30. Haurrentzat jolasak eta txokolatada plazan.
- 18:30. Gorriti eta bere abereen erakustaldia.
- 22:30. Irati eta Amets trikitilariekin erromeria.