Pala txapelketako finalerdiak eta finala jokatuko dituzte aste honetan Zestoan

Zestoako Hitza 2016ko uztailaren 19a

Gaur dira finalerdiak, eta ostiralean jokatuko dute finala, estaligabeko pilotalekuan.

Lau koadro barruko pala txapelketako finalerdiak eta finala jokatuko dituzte aste honetan Zestoako Gurutzeaga frontoian. Gaur finalerdiak izango dira, 19:00etan hasita. Arrita Salegiren aurka lehiatuko da, batetik; eta Kixkurrak Akuxi izango du aurkari. Bi partida horitako irabazleek jokatuko dute ostiralean pala txapelketako finala. 18:30etik aurrera izango da estaligabeko pilotalekuan. Duela gutxi bukatu zen Txokoko pilota txapelketa herrian, eta Joseba Eizagirre Jantxi eta Igor Eizagirre Kixkurra-k irabazi zuten lehia hura, Urtzi Zelaia eta Aitor Salegiren aurka jokatu zuten uztailaren 1ean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide