Zapi berdea jantzita ari dira gozatzen Karmen egunaz Arroabean

Ana Abarisketa 2016ko uztailaren 16a

Gauerako hiru kontzertu antolatu ditu Arroabeko Festa Batzordeak: The Fridays Crew, Egurra eta Kitto eta Guri5.

Karmen eguna da gaur, larunbata, eta Arroabean ondo dakite egun handiariaz gozatzen. Eguerdian bazkaria egin dute kuadrillek Arroabeko pilotalekuan. 100 lagunentzako paella prestatu dute sukaldariek, auzotarrek arratsalderako indarrak har ditzaten. Datozen orduetan kuadrillen arteko jolasak egingo dituzte, zezenekin aurrenekoz. Gauerako, berriz, hiru kontzertu antolatu dituzte: The Fridays Crew, Egurra eta Kitto eta Guri5. Bihar bukatuko dira karmenak. Arratsaldean, VIII. Trikitilari Gazteen Txapelketa egingo dute. Iaz parte hartu zuten aurrenekoz Arroabeko bi bizilagunek, eta aurten ere igoko dira oholtzara. Bukatutakoan, sagardoa, ardoa eta pintxoak dastatzeko aukera egongo da. Ikurriña jaitsita bukatuko dira jaiak. Honakoa da gaurko eta biharko egitaraua: Larunbata, uztailak 16 06:00. Gaupaseroen karroza. 12:00. Meza nagusia. Ondoren, Zestoako dantzariak. 14:30. Kuadrillen bazkaria pilotalekuan. Ondoren, kuadrillen arteko jolasak zezenekin. 22:30. The Friday’s Crew, Egurra eta Kitto eta Guri5. Igandea, uztailak 17 10:30. Diana Idiakaitzekin. 12:00. Meza. 12:30. Zezenak eta pottokak. 18:00. VIII. Trikitilari Gazteen Txapelketa. Ondoren, sagardo dastaketa eta pintxoak. 00:00. Bonbazoa, suziriak eta ikurrinaren jaitsiera sirena hotsarekin, jaiei amaiera emateko. [flickr_set id="72157671133878365"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide