Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Afaria eta erromeria egingo dituzte datorren ostiralean, uztailak 22, Zestoako jubilatuen tabernan, Izer eta Alabier trikitilarien laguntzarekin. 21:00etatik aurrera izango da afaria; eta, ondoren, erromeria. Dagoeneko salgai daude txartelak tabernan bertan, 20 euroren truke. Honakoa da menua: txorizoa, urdaiazpikoa, entsalada errusiarra, marmitakoa, postrea eta kafea.