Hondakinen bilketa sistema mantentzeko sina daiteke oraindik Zestoan

Zestoako Hitza 2016ko uztailaren 15a

Duela lau aste hasi zen herritar talde bat hondakinak biltzeko sistema mantentzearen aldeko sinadurak biltzen, "asko" bildu dituztela adierazi dute, eta nabarmendu dute asteburu honetan ere egongo dela sinatzeko aukera: gaur, bihar eta etzi. Mahaia jarriko dute eguerdian eta iluntzean. Bestalde, etxez etxe banatuko dituzte paperak atxikimendua emateko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide