Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
EH Bilduk salatu duenez, "inongo batzordeetan onartu gabe" antolatu dute topaketa: "Dagoeneko ia 20 mila euro gastatu ditu Zestoako Udalak topaketa hauetan, eta ezin esan beste munduko arrakastarik daukatenik".
Ibilgailu klasikoen topaketak antolatzeko "denen dirua kapritxoetan" gastatu izana leporatu dio Zestoako EH Bilduk udal gobernuari. EH Bilduk salatu duenez, "inongo batzordeetan onartu gabe" antolatu dute topaketa: "Dagoeneko ia 20 mila euro gastatu ditu Zestoako Udalak topaketa hauetan, eta ezin esan beste munduko arrakastarik daukatenik". Horrez gain, esan dute "kapritxoa" dela topaketena, "beste ezer egiteko irudimenik eta gaitasunik ez duen norbaiten kapritxoa". "Dirudienez, norbait ase ezin eta orain urtero antolatzeko erabakia hartu dute, berriro ere denon dirua kanpoko batzuei egindako ekarpen 'turistiko' soil bihurtuta", gaineratu dute.
Koalzioko kideek esan dutenez, "herritarrei zuzenduta baino beste 'beste' bezero batzuen mesedetan egindako ekitaldien antza" dute topaketek. Herriko alkateari leporatu diote "autoekiko duen zaletasuna" tarteko antolatu dituztela topaketak, eta aurreko agintaldian egungo alkatea Merkataritza eta Turismo batzordeburu zela antolatu zirenean batzordearen gasturik nagusiena izan zirela topaketak.