Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Afaria hilaren 23an izango da auzo elkartean. Sarrerak erosteko antolatzaileekin jarri behar da harremanetan.
Arroagoiko Santio eta Santana jaietako herri afarirako txartelak salgai daude dagoeneko, eta antolatzaileekin harremanetan jarrita eros daitezke datorren astea bitartean. Hilaren 23an, larunbatean, izango da afaria auzo elkartean. Joxe Ramon Akulu eta Aitor Salegi bertsolariek jardungo dute kantuan afalostean, trikitilariekin batera. 24 euro ordaindu beharko da afariam eta 14 euro 18 urtetik beherakoek.