Kargua utzi du Zestoako EAJko Juan Carlos Garcia zinegotziak

Zestoako Hitza 2016ko uztailaren 8a

Zinegotzi ohiak azaldu zuenez, "lan arrazoiengatik eta kontu pertsonalengatik" utzi du kargua. Oraindik ez dute jakinarazi ordezkoaren izena.

Zestoako Udaleko Juan Carlos Garcia de la Flor EAJko zinegotziak kargua utzi zuen joan den ostegunean, ohiko udalbatzarrean. Zinegotzi ohiak azaldu zuenez, "lan arrazoiengatik eta kontu pertsonalengatik" utzi du kargua. Oraindik ordezkoaren izena esan ez duten arren, horren berri laster emango dutela esan dute jeltzaleek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide