Uztapide bertso paper sariketa antolatu du Zestoako Erralla bertso eskolak

Urola Kostako Hitza 2016ko uztailaren 7a

Zestoako Erralla bertso eskolak Uztapide bertso paper lehiaketa antolatu du. Gazteek, 16 urte bitartekoek, lau eta zortzi bertso artean aurkeztu beharko dituzte; helduek, berriz, sei eta hamabi bertso artean. Uztailaren 17rako aurkeztu behar dira lanak bertso eskolan edo errallabertsoeskola@hotmail.es helbidean. Parte-hartzaile guztiei uztailaren 24an egingo den bertso bazkarirako txartelak oparituko dizkiete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide