Arrakastatsua ari da izaten Zestoako antzerki astea

Zestoako Hitza 2016ko ekainaren 29a

Larunbatean bukatuko da zikloa, 'Bihotz salataria' lanarekin.

Eromen produkzioak taldeko kideak, antzerkia bukatu ostean. (Maialen Etxaniz) Astelehenean hasi zen Zestoan antzerkia astea, eta ateak ireki aurretik agortuta zeuden jada aste guztiko sarrerak. Astelehenean lehen urteko ikasleek egin zuten emanaldia. Atzotik ostirala bitartean, berriz, Eromen produkzioak taldeak Sweeney emanaldia eskainiko du. Jendez bete zen atzokoan Zestoako Kultur Etxea. Larunbatean bukatuko da zikloa, Bihotz salataria Atx Teatroa talde bizkaitarraren lanarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide