Iraetako trena irekita egongo da bihar arratsaldez

Zestoako Hitza 2016ko ekainaren 17a

16:00etatik 19:30era irekiko dute, eta hurrengo saioa uztailaren 2an izango da.

Iraetako lurrun tren txikia irekita egongo da bihar, arratsaldez. Honakoa du ordutegia: 16:00etatik 19:30era. Adin guztientzako pertsonentzat dago prestatuta trena, eta euro bat balio du bidaiak. Hilean pare bat egunetan eskaintzen dute zerbitzua, eta hurrengo saioa uztailaren 2an izango da. 2014an jarri zuten martxan ibilgailua, eta ordutik harrera ona izan du herritarren zein bisitarien artean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide