Gaur hasiko dira Zestoan sinadurak jasotzen hondakinak biltzeko sistema mantentzeko

Zestoako Hitza 2016ko ekainaren 17a

Asteburuan ere mahaiak jarriko dituzte herrian, gaur egungo sistema mantentzearen alde sinatzeko.

Zestoako herritar talde batek gaur, ostirala, hasiko du sinadura bilketa, herrian duten hondakinak biltzeko sistema mantentzeko. Ekimen horren helburua da udalari jakinaraztea gaur egungo sistemarekin jarraitu nahi dutela. "Eskualdean eredua gara, eta horrela izaten jarraitu nahi dugu", diote. Gaurtik, eskuz esku ibiliko dira sinadurak biltzen, eta asteburuetan mahaia jarriko dute plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide