Zestoan XVIII. Ibilaldi Neurtua antolatu dute iganderako

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 15a

Zestoako Agiro Mendi Klubak antolatu du

Zestoako Agiro Mendi Klubak XVIII. Ibilaldi Neurtua antolatu du iganderako, ekainaren 19rako. Bi ibilaldi jarri dituzte aukeran: luzea 28 kilometrokoa eta motza 18 kilometrokoa. Luzean parte hartu behar dutenek 07:00etan irtengo dute Zestoako plazatik eta motzekoek 08:00etan.

Aurrez izena ematea 10 euro kostatzen da, eta horretarako aukera ostirala artekoa da, herrikrossa.eus webgunean eman behar da. Egunean bertan ere eman daiteke izena, orduan 15 euro ordainduta.
Anoa postuak bi gunetan jarriko dituzte janariarekin eta edariarekin. Horrez gainera partaide bakoitzari kamiseta bana emango diete Agirokoek. Ibilbide luzea: Zestoa, Lasao, Nebera, erlo, Triku, Goltzibar, Agitta, Sagarreta, Arreta, Belioso, Txankarta, Sastarrain eta Zestoa. Ibilbide motza: Zestoa, Etorra, Agitta, Sagarreta, Arreta, Belioso, Txankarta, Sastarrain eta Zestoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide