Zestoan ere herri galdeketa egingo dute 2017an

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 11

Bertaratu diren herritarrek herri galdeketa "ariketa demokratikoa" izateaz gain, "herritarrak batzeko eta ikuspegi ezberdinak elkarlanean aritzeko aukera" dela adierazi dute.

Zestoako bilkurara agertu diren herritarrak. (Danbolin.eus) Zestoako Gure Esku Dago taldeak deituta, batzarra egin dute hamarnaka lagunek gaur, zapatua, goizean, Zestoan. Herritarren iritziak-eta jaso dituzte gaurko bilkuran, eta han erabaki dute erabakitzeko eskubidea gauzatzera urratsa egingo dutela datorren urtean. 2017an Euskal Herriaren etorkizunaz herri galdeketa egingo dute Zestoan. Bilkuran "inguruko herrietako olatua aprobetxatu" eta Zumaian eta Getarian egingo den daten bueltan egitea aurreikusi dute. Bertaratu diren herritarrek herri galdeketa "ariketa demokratikoa" izateaz gain, "herritarrak batzeko eta ikuspegi ezberdinak elkarlanean aritzeko aukera" dela adierazi dute. Informazio gehiago, Danbolin.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide