«Elkartasunean» oinarritutako Herri Azoka hasiko dute gaur Zestoan

Ana Abarisketa 2016ko maiatzaren 18a

Hajar Samadik islamofobiaz hitzaldia eskainiko du gaur, 19:00etan,. Azokaren egun handia larunbata izango da, eta hamaika ekitaldi prestatu dituzte egun horretarako.«Herriko eragile sozialentzat erakusleihoa izango den azoka» sortu dute aurten Azoka ...

Hajar Samadik islamofobiaz hitzaldia eskainiko du gaur, 19:00etan,. Azokaren egun handia larunbata izango da, eta hamaika ekitaldi prestatu dituzte egun horretarako.

«Herriko eragile sozialentzat erakusleihoa izango den azoka» sortu dute aurten Azoka Herritik egitasmoaren antolatzaile eta babesleek. Guzti horiek argi dute nolako azoka eraiki nahi duten datozen egunetan: «Elkartasunaz ari gara, eraldaketa sozialaz, feminismoaz, tokikoaz, bizitza duinaz, aniztasunaz. Balore horiekin gerturatu nahi dugu herritar guztiengana, eta oinarri horietatik hasi Guztion Zestoa eraikitzen».

Horretarako egitarau zabala prestatu dute, interes eta adin desberdineko jendea aintzat hartuko duena. Azoka herritik gaur hasiko da Hajar Samadik islamofobiaz eskainiko duen hitzaldiarekin. Egun nagusia, berriz, larunbata izango da. Aurtengo plangintza osatzeko iazko azokan egindako bigarren eskuko azokan oinarritu dira.

Ideien txokoa

Antolatzaileen ustez, Herri Azoka abiapuntua izan daiteke etorkizuneko Zestoa osatzeko. Datozen egunetan, beraz, hartu-emanak, tertuliak eta eztabaida guneak sortu nahi dituzte. Guzti hori lantzeko erabiliko dute, hain zuzen, Ideien Txokoa espazioa. «Ideiak jaso, proposatu, hitz egin, eztabaidatu edo balorazioak egiteko gunea izango da eta egun osoan zehar irekita egongo da», diote antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide