Giro ederrean ari dira ospatzen Pazko jaiak Aizarnan

Ana Abarisketa 2016ko maiatzaren 14a

Gur, larunbata, Pazko jaiak ari dira ospatzen Zestoako Aizarna auzoan. Egun osoko jaia da gaurkoa, eta jan-edanak ez du hutsik egin. Goizean goiz hasi dute eguna gaurkoan Aizarnan. Umeentzako jolasak, arropa eta traste zaharren erakusketa, artisauen erakustazoka eta  talogileak girotu dute giroa eguerdira arte. 14:30ean amaitu dute txahala erretzea, eta ordu horretan hasi dira auzotarren artean banatzen okela. Arratsaldean, berriz, Zestoako VI. Trikitilari gazteen txapelketa jokatu dute. [flickr_set id="72157668384524845"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide