Donostiako geltoki berrian geldituko dira autobusak larunbatetik aurrera

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 10a

Azpeitiko Udalak esan du herritarren "eskari eta presioarengatik" lortu dela hori.

Larunbatetik aurrera, Azkoititik Donostiara doan autobusa gelditu egingo da Atotxan egin duten geltoki berrian. Azpeitiko Udalak esan du herritarren "eskari eta presioarengatik" lortu dela hori. Hori dela-eta, eskerrak eman dizkiete herritarrei. Donostiako Atotxa auzoan jarri duten geltoki berria otsailaren 6tik dago erabilgarri.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide