Giro ederrean igaro dituzte zestoarrek Santa Kutz jaiak

Zestoako Hitza 2016ko maiatzaren 4a

[caption id="attachment_298040" align="aligncenter" width="300"]Helduen danborradako irudia. Helduen danborradako irudia. (Danbolin.eus)[/caption] Bi eguneko festak, laburrak, baina aitzakiarik gabe. Halaxe dira Zestoako santakutzak. Astelehenean hasi ziren, txupinazoarekin batera, eta umeek eta helduek izan dute zer egin herrian. Dena den, helduen danborrada izan zen protagonista jaietako lehen egunean. Umeen danborradak hartu zuten Zestoa, ordea, atzokoan. Aurten, lehen aldiz, neska-mutilez osatutako taldeek parte hartu dute: gastadoreek eta kantinerak, denak nahastuta. Hemen, umeen danborradako argazkiak. Helduen danborradakoak, berriz, Danbolin.eus-en ikus daitezke.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide