Astelehenean hasi ziren jaiak Zestoan, eta haurren danborradarekin bukatu ziren atzo. Ehundaka herritarrek astindu dituzte danbor eta atabalak herrian.
Bi eguneko festak, laburrak, baina aitzakiarik gabeak. Halaxe dira Zestoako santakutzak. Astelehenean hasi ziren, txupinazoarekin batera, eta ume eta helduek izan dute zer egin herrian. Dena den, helduen danborrada izan zen protagonista jaietako lehen egunean.Umeen danborradak hartu zuten Zestoa, ordea, atzokoan. Aurten, lehen aldiz, neska-mutilez osatutako taldeek parte hartu dute: gastadore eta kantinerak, denak nahastuta.