Hasi dira Santakutz jaiak Zestoan

Ana Abarisketa 2016ko maiatzaren 2a

Hasi dira Santakutzak Zestoan. Gaztetxoek pilota txapelketako finalak jokatu ditzute arratsaldean, eta arratsalde osoan zehar umeentzako tailerrak ere egon dira. Zestoarrak hasi dira dagoeneko danborradarako prestatzen. Gauean izango da hori, 22:30etik aurrera, eta goizera arte luzatuko dute festa.

Egitaraua

Gaur, maiatzak 2 17:00-19:00. Umeentzako musika eta tailerrak, guraso talde batek antolatuta. 18:00. Zestoa Herri Ikastetxeko haurren pilota txapelketako finalak. 19:00. Jaien hasiera suziriekin. Jarraian, kalejira Idiakaitz Txistulari Taldearekin, Azpeitiko Bandarekin eta Zestoako Musika Bandarekin. 22:30. Danborrada nagusia, herriko kaleetan zehar. Gauerdian, ikurrina eta herriko bandera igoko dira. Jarraian danborrada taldeek martxa guztiak joko dituzte herriko plazan. 01:00. Ustekabe txaranga. Bihar, maiatzak 3 10:30. Idiakatz txistulari taldearen diana. 12:00. Meza nagusia, Parrokiko Abesbatzak abestuta. 18:00. Umeen danborradaren hasiera. [flickr_set id="72157665494411554"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide