Erniarraitz garaile I. Pernando amezketarra sariketan

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 2a

I. Pernando amezketarra sariketa. Amezketan. Beartzana jatetxean. 70 lagun afaltzen. Saioa entzuten 80 bat. Hernani eta Erniarraitz. Erniarraitz eta Hernani. Saio bizia. Polita. Azkenik, Erniarraitz garaile.

IMG-20160501-WA0032[1]_content

Pasa den larunbatean ospatu zen I. Pernando amezketarra sariketaren finala, eta Erniarraitzeko hirukotea nagusitu zen. Kantuan aritu ziren Oier Iurramendi, Arnaitz Lasarte eta Eli Pagola hernaniarrak eta Eneritz Artetxe, Aitor Salegi eta Haritz Garmendia Erniarraitz Bertsozale Elkartekoak. Jantokia bete jende, eta giro aparta Amezketako Beartzana jatetxean. Agurretik bertatik hasi zen entzulea gozatzen. Hernaniarrek sariketetako topikoez kantatu zuten, ironi politez. Erniarraizkoek bertsolari bakoitzaren aurkezpena egin zuten, trikitixa lagun.

Puntu progresiboen ariketan hernaniarrek umeei tontoak bezala zergatik hitz egiten zaien galdetu zien felix-ek. Ez zuten guztiz asmatu ariketa honetan. Erniarraizkoei kontzertuetan jendea adinaren arabera leku batean edo bestean jarri ohi dela tokatu zitzaien. Saio txukuna egin zuten.

Jarraitu saioaren kronika irakurtzen, Tolosaldeko Atariaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide