[caption id="attachment_297511" align="aligncenter" width="300"]

Lasterketaren irabazleak atzo Azpeitiko Rallysprintean (Mrfoto.es)[/caption]
Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola (BMW M3) izan dira Azpeitiko XVII. Rallysprintaren irabazleak. Haien atzetik bigarren postua Iñigo Olabeagogesakoetxea eta Iñaki Narbaizak (BMW M3) lortu zuten; 12 segundora gelditu ziren. Hirugarren, berriz, Gurutz Agirretxe eta Egoitz Aiertzak (BMW M3) egin zuten.
XVII. Rallysprint honek ibilbidearen zati bat berria izan du aurten, Azpeitiko Landeta auzoan hasi eta Aizarnara arteko bidea egin dute. Aurreko urteetan Etumetan bukatzen zuten auto lasterketa. Lasterketako bigarren joanekoan edo tandan, proba eten egin behar izan zuten bi istripu gertatu zirelako; antolatzaileen arabera, txapa istripuak eta mekanikoak izan ziren, baina garabiekin atera behar izan zituzten autoak.
Mailaka honela gelditu zen sailkapena:
6. klasea: Iban Tarsicio eta Iñigo Peña (Mitsubishi EVO IX)
5. klasea: Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola (BMW M3 )
4. klasea: Adrian Gomez eta Iker Lopez (BMW325)
3. klasea: Urtzi Oteiza eta Janet Uzkudun (Renault Clio)
2. klasea: Peru Urkidi eta Egoitz Aiertza (Citroën Saxo VTS )
1. klasea: Iker Aritzi eta Joseba Astondoa (Citroën Saxo)Formula librean: Jokin Aiertza eta Haritz Olasagasti (BMW E30)
Datorren asteburuan, maiatzaren 7 larunbatean, beste auto lasterketa bat izango da Azkoititik gertu: Gorlako Igoera.