[caption id="attachment_297080" align="aligncenter" width="300"]

Asteasun jokatutako saioko argazkia. (Ataria.info)[/caption]
Larunbatean jokatuko da aurreneko Pernando Amezketarra txapelketako finala, Amezketan. Txapelketan zehar, lau bertso-eskoletakoek kantatu dute, eta horietatik bi sailkatu dira finalera: Erniarraitz eta Hernani. Urolako taldean Haritz Garmendia, Aitor Salegi eta Eneritz Artetxek kantatuko dute; Hernanikoan, berriz, Oier Iurramendi, Arnaitz Lasarte eta Eli Pagolak.
Finala afalondoren jokatuko den arren, 19:00etan hasiko da festa, triki poteoarekin. Ondoren, Behartzana jatetxean izango dira afaria eta saioa. Afaltzera joateko
harituz.bzt@gmail.comera idatzi behar da edo 695-762 843 telefonora deitu.