Etxebizitza hutsak uzteko eskatu die Caritasek Zestoako bizilagunei

Urola Kostako Hitza 2016ko apirilaren 27a

Zestoako Caritasek dei egin die herritarrei hutsik dituzten etxebizitzak erakunde honi uzteko. Azaldu duenez, familia ugari etorri dira Zestoara bizitzera, egoera ekonomikoak behartuta. Behin herrian, lana aurkitzeko zailtasunak dituzte, eta, ondorioz,...

Zestoako Caritasek dei egin die herritarrei hutsik dituzten etxebizitzak erakunde honi uzteko. Azaldu duenez, familia ugari etorri dira Zestoara bizitzera, egoera ekonomikoak behartuta. Behin herrian, lana aurkitzeko zailtasunak dituzte, eta, ondorioz, egoera gogorra ari dira jasaten horietako asko. Hori dela eta, etxe hutsak behardunen eskuragarri jarri nahi ditu Caritasek, ardura osoa beraien gain hartuz. Hala, beraiek egingo dituzte konponketak etxean, behar izanez gero. Jabeak beti izango du etxebizitza nahi duenean husteko aukera.

Informazioa lortzeko deitu honako telefonora: 681-67 17 96.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide