Iraetako baratze ekologikoetako lau lur sail libre daude Zestoan

Ana Abarisketa 2016ko apirilaren 27a

Apirilean berritzen ditu baimenak Zestoako Udalak. 2013tik daude eskuragarri baratzeak Iraetan. Tailerrak antolatu dituzte datozen hilabeteetarako.Zestoako Udalak Iraetan dituen baratze ekologikoetako 40 lursailetatik lau libre daude. Udalak herritarre...

Apirilean berritzen ditu baimenak Zestoako Udalak. 2013tik daude eskuragarri baratzeak Iraetan. Tailerrak antolatu dituzte datozen hilabeteetarako.

Zestoako Udalak Iraetan dituen baratze ekologikoetako 40 lursailetatik lau libre daude. Udalak herritarrei urtebeteko baimena ematen die lur horiek kudeatzeko, eta apirilean berritzen dira horiek. Lizentzia gainerako hilabete batean eskuratuz gero ere, apirilean amaituko litzateke epea. Beraz, hilabete hau da egokiena baimena eskatzeko.

2013an hasi zirenetik, 40 baratze ditu udalak Iraetan, bakoitza 60 metro koadrokoa. Interesa dutenek udaleko Ingurugiro sailarekin jar daitezke harremanetan 943-147 010 telefonora deituta edota ingurugiro@zestoa.eus-era idatzita.

Lur sailak eskuratzeko baldintzei dagokionez, gutxienez sei hilabetez Zestoan erroldatuta egon behar da. Bestalde, hogei euroko fidantza ordaindu beharko dute baratzeak eskuratzen dituztenek, eta baratzea uztean itzuliko zaie kopuru hori. Urteko kuota 50 euro da.

Ikastaroak aurrera begira

Udalak hiru tailer antolatu ditu datozen hilabeteetarako. Aurrenekoa Furgobaratzaz izango da, ostiralean, ekainaren 7an eta irailaren 20n, 18:00etatik 19:30era. Hurrengoa tomateez izango da, maiatzaren 6an, 17:30etik 19:30era. Azkenik, auzokonposta landuko dute ekainaren 21ean, 18:00etatik 20:00-etara.

Lizentzia eskuratzeko izena eman behar da aurrez udalean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide