Bost baloreren izenean landatu dituzte gaur, igandea, zuhaitzak Zestoan. Parekidetasuna, justizia soziala, etorkizuna, aniztasuna eta elkartasuna aldarrikatu dituzte, horrela, zestoarrek. 30 lagun inguru bildu dira goizean, herriko plazan, eta inguruko belardietan landatu dituzte gorosti, urki eta haritzak. Ume, gazte eta helduek parte hartu dute Astindu elkarteak antolatutako egitasmoan.
Baloreen azalpena:
Parekidetasuna: “Datozen eta etorriko diren adaxka berriak Zestoa parekide batean bizitzea dugu amets. Hori lortua denean erroak ahaztu ez ditzaten landatzen dugu zuhaitz hau”.
Etorkizuna: “Etorkizuna gure esku dago, itxaropena baldin badaukagu. Gure gohoak iraun bitartean ez da beldurra nagusituko. Geroa gaur landu behar da fruitua bihar ikusteko Noizbait egia bihurtuko den ilusioa lantzen egunero”.
Aniztasuna: “Ahots guztiak, guztiok. Esku guztiak, guztiak. Odol guztia izan daiteke kantu haizean. (Mercedes Sosa)”
Eraldaketa soziala: “Eguneroko bizitzako gauzetan dugu benetako aldaketak egiteko boterea urratsa txikien bidez aldaketa bultzatuz”.
Elkartasuna: “Iritsi dira Zestoara ere kimu berriak, zuhaitz adaxkak lora eta hazi daitezen. Elkar gaitezen denon artean. Eman diezaiogun ura, egarri denean. Eguzki izpiak, hotz denean, gure babesa eta maitasuna behar duenean. Elkartasuna senti dezan, bizi iraun den bitartean”.
[flickr_set id="72157665195337364"]