Aizarnako jolas parkea berritzeko proiektua aztertuko dute

Zestoako Hitza 2016ko api. 20a, 00:00

Joan den astean elkartu ziren Zestoako udal teknikaria eta Aizarnako haurrak auzoan bertan, plazako jolas parkea berritzeko proposamenak elkarlanean aztertzeko. Udal teknikariak bi proposamen aurkeztu zizkien gaztetxoei, haiek bat aukeratzeko. Biharamu...

Joan den astean elkartu ziren Zestoako udal teknikaria eta Aizarnako haurrak auzoan bertan, plazako jolas parkea berritzeko proposamenak elkarlanean aztertzeko. Udal teknikariak bi proposamen aurkeztu zizkien gaztetxoei, haiek bat aukeratzeko. Biharamunean jakinarazi zien haurrei beraien proposamena martxan dagoela. Eguraldiak lagunduko balu, maiatzaren 14rako egongo da prest jolas parke berria Aizarnan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide