Santa Engraziko eguna ospatu zuten igandean

Urola Kostako Hitza 2016ko apirilaren 19a

Egun osoko irteera egin zuten haur nahiz helduek, Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta.

Ibilaldiko parte-hartzaileak Santa Engrazin. (Lagun Onak Mendi Bazkuna) Santa Engraziko (Aizarna, Zestoa) eguna ospatu zuten joan den igandean Azpeitiko eta Zestoako hainbat mendizalek. Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta, egun osoko irteera egin zuten. 09:00etan abiatu ziren mendizaleak Azpeitiko plazatik, eta txikienak autobusez joan ziren Zestoara. Eguerdian Beheko Bentan salda beroa hartu ahal izan zuten bertaratu zirenek, eta ondoren haurrek jolasak eta erromeria egin zituzten. Bazkaltzera Aizarnara jaitsi ziren, eta 18:00etan itzuli ziren autobusez Azpeitira.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide