'Ulises' film laburra grabatu dute egunotan Zestoan

Urola Kostako Hitza 2016ko apirilaren 6a

[caption id="attachment_293556" align="aligncenter" width="300"]Filmaren grabaketako une bat. (Danbolin.eus) Filmaren grabaketako une bat. (Danbolin.eus)[/caption] Atzo, asteartea, bukatu zuten Ulises filmaren grabaketa Zestoan. Hainbat egunetan Arocena Hotelean eta Zestoako Bainuetxean errodatu dute. Filma Aitor Gutierrez bilbotarrak zuzendu du, eta, aktoreen artean dira, besteak beste, Kandido Uranga eta Paco Sagarzazu aktoreak. Mikel Ibarguren zestoar aktoreak ere hartu du parte filmean. Argazki gehiago, Danbolin.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide