Zestoako Herri Azoka antolatzeko bilera deitu dute gaurko

Ana Abarisketa 2016ko apirilaren 6a

Zestoako hainbat eragilek bilera deitu dute gaur arratsalderako Herri Azoka antolatzen hasteko. Hitzordua Kultur Etxean izango da, gaur, 19:00etan.Antolatzaileek azaldu dutenez, egitasmoari «forma ematen» hasi nahi dute, hala, «espazio desberdinak b...

Zestoako hainbat eragilek bilera deitu dute gaur arratsalderako Herri Azoka antolatzen hasteko. Hitzordua Kultur Etxean izango da, gaur, 19:00etan.

Antolatzaileek azaldu dutenez, egitasmoari «forma ematen» hasi nahi dute, hala, «espazio desberdinak beteko dituen gunea» sortu ahal izateko: «Herriko eragileen jardueraren erakusleiho izateko balioko du azokak, eta balioz betetako eguna antolatu nahi dugu hitzaldiz, erakusketez, jolasez, jardunaldiz, kontzertuz eta abarrez beteta. Nolako Zestoa nahiko zenuke? Irudikatu dezagun guztion artean eta bizi gaitezen egun batez gure ametsetako Zestoan».

Antolatzaileek dei egiten die herriko eragile eta normabako guztiei gaurko bilera irekian parte hartzeko.

Bigarren urtez

Joan den urtean egin zuten aurrenekoz Zestoako Herri Azoka. Egitasmoak arrakasta izan zuen, eta jende ugari bildu zen herriko plazan. Orduan, bigarren eskuko azoka izan zen postu nabarmenetakoa, material ugari bilduz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide