Ibon Telleria: "Musika thrash metala da, krudela, zuzena eta bortitza, 'txorradarik' gabea"

Urola Kostako Hitza 2016ko martxoaren 29a

Ankhar musika taldeko kidea da Ibon Telleria. Joan den astean aurkeztu zuen herrian disko berria Zestoako Ankhar musika taldeak. Danbolin.eus-ek elkarrizketa egin dio.

Gustura Deshumanizazioa diskarekin?

Bai oso gustura gelditu gara emaitzarekin. Profesional bikainekin lana egiteak hori dakar, emaitza onak. Eñaut Gaztañagarekin grabatu dugu diska Gaztain Estudioetan eta egia esan oso eroso egon gara, betiko laguna da eta oso ona bere lanean, beraz emaitzarekin oso gustura geratu gara.

Ze musika estilo entzun daiteke diskan? Diskoaren izana Thrash Metala da, krudela, zuzena eta bortitza, txorradarik gabea. Heavy Metal klasiko, Hardcore edo Death Metal ikutu batzuk baditu baino funtsean eskola zaharreko Thrasha entzun daiteke diska berri honetan. Irakurri elkarrizketa osorik, danbolin.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide