Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
19:30ean bilduko dira, herriko plazan, 'Ongi etorri errefuxiatuak' lelopean.
Elkarretaratzea egingo dute bihar, asteazkena, Zestoako plazan, Ongi etorri errefuxiatuak lelopean. Astindu elkarteak antolatu du ekitaldia, eta 19:30ean bilduko dira herritarrak. "Europak ez ditu errefuxiatuan giza-eskubideak errespetatzen, genozidiorik ez gure izenean", nabarmentzen dute Astinduko kideek elkarretaratzea iragartzeko argitaratu dituzten karteletan.