Jose Antonio Blancok eta Alazne Iruretak irabazi dute Zestoako herri krosa

Eneritz Albizu Lizaso 2016ko martxoaren 20a

130 korrikalari inguruk parte hartu dute proban, eguraldia lagun zutela.

130 korrikalari inguruk parte hartu dute gaur, igandea, Zestoako sanjosetako krosean. Jose Antonio Blanco ordiziarra izan da irabazlea gizonetan; eta Alazne Irureta zestoarra, berriz, emakumeetan. Ibilbide laburra egin dutenen artean, Aitor Salvador donostiarra izan da lehen sailkatua gizonetan; eta Berako Ane Elzaurdia, emakumeetan. Zestoarren artean, Lander Zabala eta Alazne Irureta izan dira azkarrenak ibilbide luzean; eta Amets Aranberri eta Udane Cabanillas, ibilbide laburrean. Eguraldia lagun zutela abiatu dira lasterkariak 11:30ean, eta herritar ugari bildu da kaleetan.

Sailkapenak

Ibilbide luzea, 8,5 kilometro

Gizonak

  1. Jose Antonio Blanco: 28 minutu eta 45 segundo.
  2. Ekaitz Kortazar: 28 minutu eta 57 segundo.
  3. Jon Garate: 30 minutu eta 15 segundo.

Emakumeak

  1. Alazne Irureta: 39 minutu eta 9 segundo.
  2. Mertxe Uribetxeberria: 39 minutu eta 36 segundo.
  3. Oihane Larrañaga: 40 minutu eta 13 segundo.

Ibilbide laburra, 2,6 kilometro

Gizonak

  1. Ailtor Salvador: 9 minutu eta 15 segundo.
  2. Amets Aranberri: 9 minutu eta 16 segundo.
  3. Andoni Izatusta: 9 minutu eta 18 segundo.

Emakumeak

  1. Ane Elzaurdia: 11 minutu eta 17 segundo.
  2. Eneritz Aramendi: 12 minutu.
  3. Andrea Arrieta: 12 minutu eta 52 segundo.
Ikusi sailkapenak osorik, herrikrosa.eus webgunean. [flickr_set id="72157666121310636"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide