Kontxita Larrarte zestoarrak 100 urte bete ditu

Zestoako Hitza 2016ko martxoaren 17a

Zestoako alkate Josetxo Mendizabalek lore sorta eman dio Larrarteri gaur, osteguna, hura bizi den Donostiako egoitzan.

Martxoaren 10ean bete zituen 100 urte Kontxita Larrarte Gonzalez zestoarrak. Hori dela-eta, Zestoako alkate Josetxo Mendizabalek lore sorta eman dio Larrarteri gaur, osteguna, hura bizi den Donostiako egoitzan. Moja da zestoarra eta haren anaiarekin eta biekin egon da alkatea, Donostiako Elizbarrutko egoitza batean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide