Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altzoko 'Aundiya' pelikularen grabazioan soldadu papera egiteko behar dituzte Azpeitiko, Azkoitiko, Beizamako eta inguruko herrietako mutilak. Grabaketak apirilaren 14an eta 15ean egingo dituzte Beizaman.
Binahi casting agentziak jakinarazi duenez, Azpeitiko, Azkoitiko, Beizamako eta inguruko herrietako mutilak behar dituzte Altzoko Aundiya pelikularen grabaziorako. Soldadu papera egiteko behar dituzte 18 eta 30 urte bitarteko mutilak. Altzoko Erraldoiaren bizitzaren inguruko filma da Aundiya, eta Jon Garaño eta Aitor Arregi dira zuzendariak.
Grabaketak apirilaren 14an eta 15ean egingo dituzte Beizaman. Grabaketan parte hartu nahi dutenek 943 32 32 60 telefono zenbakira dei edo aundiyabinahi@gmail.com helbide elektronikora mezu bat idatz dezakete.