TS Fundicioneseko ELA eta LABek batzarra deitu dute biharko

Eneritz Albizu Lizaso 2016ko martxoaren 16a

10:00etan da bilera, Zestoako Kultur Etxean.

TS Fundicioneseko ELA eta LAB sindikatuek bilera deitu dute langile ohientzat biharko. 10:00etan da bilera, Zestoako Kultur Etxean. Batzar horretan, enpresaren eta langileen egoeraren berri emango diete lantegian beharrean ibilitakoei. Asier Lizaso LABeko ordezkariak azaldu duenez, tailerra irekita dago jada, eta taldetxo bat ari da lanean, lantokiak martxa har dezan. Lana egiteko salda probatu dute dagoeneko, eta "ondo" dagoela ikusi dute. "Albiste onak ditugu, eta kontua nola dagoen azaldu nahi dugu", azaldu du. "Langileen borrokak duen garrantzia" nabarmenduko dute bileran, eta hitz egingo dute lantegia abian jartzeko "kontuak nola dauden".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide