Grises taldeak Erlo diskoa kaleratu du. Zestoako taldearen laugarren estudioko lana da Erlo. Musika elektronikoa eta soinu tropikalak nahastu ditu bere azken lanean taldeak.
Eñaut Gaztañagak eta Alejandro Orbegozok ekoiztu dute Grisesen azken diskoa. Grabaketa eta nahasketak Zestoan bertan egin dituzte, Gaztain Estudioetan. Sorkuntzaren azken ukituak Londreseko Metropolis estudioetan egin dituzte, Johon Davis adituaren laguntzarekin.
Grisesez gain, Ankhar taldeak ere bere bigarren diskoa kaleratu berri du. Deshumanizazioa izena jarri diote lanari. Zestoako taldeak Thrash Metal estiloko doinuak nahastu ditu.